2019-10-14 12:27
Epaia bat dator Gobernu sozialistaren posizioarekin; honek â€'Rajoyk bezalaxeâ€' bere egin zuen erreferenduma izan eta bi egunera Felipe VIak eman zuen agindua: Erregeak estatuko botereei galdegin zien “ordena konstituzionala berma zezatela”.

Monarkiaren helburua zen zapaltzea trantsizio politikotik hona izan den errepublikanismo eta demokrazia agerpenik handiena, eta horretarako lider politiko batzuk kolpatu behar zituen. Horregatik, Felipe VIak exijitu zuen Estatu botereek eta segurtasun indarrek asmoz eta egitez bat eginik joka zezatela. Eta larriena da ekintza bateratu honek talde mediatikoen, botere ekonomiko eta instituzionalen eta europar erakundeen bedeinkapena izan duela.

Alabaina, ELAren iritziz ez da epai judizialik ito dezakeenik bere aitortza bilatzen duen nazio batek plazaratu duen gatazka politikoa. Hori da Estatuak oinarrizko eskubideen urraketa sistematikoaren bidez aurre egitea erabaki duen auziaren muina. Horregatik, epai hau bada ere Euskal Herriaren aurkakoa, zentzatu nahi baititu soberaniaren aldeko alderdi, erakunde eta herri mugimenduetako liderrak.

ELAk epaitutako pertsonekiko, hauen senideekiko eta haiek ordezkatzen dituzten erakunde zein instituzioekiko elkartasuna adierazi nahi du. Elkartasun hori adierazteko, baita epaia salatzeko ere, sindikatuak dei egiten du aste honetan izango diren mobilizazioetan parte hartzera:

  • Gure Eskuk gaurko herri guztietan deitu dituen elkarretaratze zaratatsuak

  • Gehiengo sindikalak ostiralerako enpresa eta poligonoetan deitu dituen elkarretaratzeak

  • Datorren larunbatean Donostian izango den manifestazio nazionala.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.