ELAk laster eztabaidatuko den deslokalizazioaren aurkako Foru Legea osatzeko proposamenak aurkeztu ditu Nafarroako Parlamentuan. Proposamen horiek Parlamentuko talde guztiei eman zaizkie.
Jakina denez, azken urteotan, enpresa anitzek erabaki dute beren Nafarroako lantokiak ixtea, ekoizpena bertze herrialde batzuetara eramateko. Gehienetan, enpresa bideragarriak dira, baina are diru gehiago irabazi nahian kanpora joan dira eskulan merkeagoaren bila (Faurecia, Gamesa, CAF...). Enpresa horien jokabideak ondorio oso larriak eragiten ditu Nafarroako industria-sarean, enplegua suntsitzen duelako, eta lan-baldintzak okertzen dituelako, balizko deslokalizazio baten mehatxupean.
ELAk proposatzen dituen eta Parlamentuan erregistratutako txostenean zehazten diren neurrien artean, honako hauek daude:
ELAren proposamen orokorraren lau adibide baino ez dira hauek. Honeki batera, ezinbestekotzat jotzen du industria-politika berritzaile bat bultzatzea, gizarte-premiei, genero-berdintasunari eta ingurumen-iraunkortasunari erantzungo dien industria-eredu baterantz igarotzeko. Gainera, ezinbestekoa da I+G+b-ri lotutako sektore estrategiko berriak bilatzea, kalitatezko eta balio erantsiko enplegua ahalbidetzeko. Horretarako, sektore estrategikoen esku-hartze publikoa eta enpresen deslokalizazioari aurre egiteko industria-politika hori bultza dezakeen banku publiko bat sortu behar da.
Â