2019-04-30 13:50
CTA Autónoma, CTA de los Trabajadores eta CGTaren gremio garrantzitsuak barne dituen Frente Sindical para el Modelo Nacional delakoak greba orokorrera eta mobilizazioetara deitu du Argentinan apirilaren 30erako, Mauricio Macri presidentearen eredu neoliberalak eragiten duen herriaren pobretzearen aurrean.

ELAk elkartasuna adierazi nahi dio Argentinari eta bertako langile klaseari, apirilaren 30erako deitutako greba orokorrean eta mobilizazioetan. Deialdia bertako eragile sindikalek egin dute Mauricio Macriren gobernuaren aurka, hau da, langileak erasotu, familia argentinarrak ito, eta herritar asko pobretzen dituen gobernuaren aurka.

Nazioarteko elkartasuna funtsezkoa da. Bai Argentinan, bai Euskal Herrian eta mundu osoan zehar langile klasearen bizitza eta lan-baldintzak hobetzeko borroken alde eta eraldaketa sozialaren alde lan egiten dugunok elkartasuna adierazi behar diogu. Horregatik, gure Argentinako lagunei gure elkartasuna adierazi nahi diegu Macriren eta FMIaren eredu ekonomiko antisozialaren aurkako borroka egun honetan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.