2022-12-02 08:25
29 greba egun eta gero, ELA k agortutzat ematen du hitzarmen sektorialerako negoziaketa, patronalaren proposamena onargarria izatetik oso urrun dagoelako. Alternatiba gisa, Donostiarako OTAko hitzarmen baten negoziaketari ekitea proposatu dio ELAk Donostiako udaletxeari, EySA enpresari eta beste sindikatuei.

Gipuzkoako OTA eta Garabietako langileek 29 greba egun egin dituzte hitzarmen duin baten alde, baino gaurko bileran patronalak argi utzi du ez duela negoziaketarako borondaterik. Hori dela-eta, Donostiako Udaletxeari eta EySA enpresari zuzeneko interpelazioa egiten dio ELAk Donostian akordioa lortze aldera.

Gaurko negoziaketa bileran patronalak 7 urterako hitzarmen baten proposamena egin du, bataz-besteko urteko %1,5ko soldaten igoerarekin eta ordu murrizte txiki batekin. ELA sindikatuaren ustez proposamen hori oso urrun dago proposamen onargarri batetik, eta patronalaren itxitasunaren seinale da.

Mahaiko egoera ikusirik, ELA sindikatuak greba formatu honi amaiera ematea erabaki du. ELAren ustez greba da hitzarmenera edukiak eramateko tresna bakarra, baina horretarako beharrezkoa da alde sozialaren gehiengoa grebari berriz ekiteko.

Honen aurrean, ELAk alternatiba gisa mahai gainean jarri du Donostiarako OTAko hitzarmen baten negoziaketari ekitea. Donostiako udaletxeari, EySA enpresari eta beste sindikatuei zuzeneko interpelazioa egiten die negoziaketa hori ez oztopatzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.