2021-01-08 12:15
Sindikatuarentzat onartezina da, une honetan, euskal gizarteak oinarrizko eskubideen eta presoen hurbilketaren alde mobilizatzen jarraitu behar izatea. Espetxe-legerian ezarritako ibilbidean urratsak egin nahi dituzten presoek urrats horiek egiteko aukera izatea exijitzen du ELAk. “Eta bada garaia, aitzitik, erregimen irekiaz eta espetxetik ateratzeaz hitz egiten hasteko”, gehitu du.

ELAko batzorde eragileko kide Leire Txakartegik Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den ekitaldian parte hartuko du eta Mitxel Lakuntza idazkari nagusia, bere aldetik, Iruñeako elkarretaratzean izango da.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.