Arabako Osasun Mentaleko Sareko Zuzendaritzaren immobilismoa ikusita, zeinak uko egiten baitio 2EF2ko (Errehabilitazio Funtzionaleko Arloa) Erizaintzako Teknikari Laguntzaileen plantilla handitzeari, ELAk beste hiru greba-egun deitu ditu (ekainaren 30a eta uztailaren 1a eta 2a).
Ekaineko hiru greba egunek erabateko jarraipena izan dute, Lan Sailak inposatutako gutxieneko gehiegizko zerbitzuak gorabehera. ELAk Zuzendaritzaren inkoherentzia kritikatu du, langile guztiek gutxieneko zerbitzuetan lan egitea eskatzen baitu, langile gutxi dituen zerbitzu normalizatu bat eman daitekeela defendatzen duen bitartean.
Arabako Osasun Mentaleko Sarearen azken berrantolaketatik, kategoria horretako enplegua suntsitu da, eta, ondorioz, lan kargak handitu dira. Zuzendaritzak argudiatu du lan-kargak murriztu egingo zirela etorkizunean, baina ELAk gezurtatu egin du hori, “pazienteak gerontopsikiatriko direlako eta mendekotasuna handitzen doalako urteak bete ahala”.