Guztira 900 pertsona zeuden deituak bozkatzera, hautatzen ziren delegatu kopurua 17tik 21era igotzea suposatu duena. Boto kopuru handiena lortzeaz gain, ELAk jokoan zeuden lau delegatu berriak irabazi ditu. 2017an 17 delegatu izatetik, oraingoan 21etik 13 izatera pasatu da. UGT eta CCOOk berriz, emaitza mantendu dute, baina pisua galdu dute Komitearen tamaina handitu delako. Gainera, ELAk botoen %63 eraman zuen, emandako 549 bozken artean 344 lortuz.
ELAk eskerrak eman nahi dizkie lankideei babesagatik. Ildo beretik, orain arte bezala lan egiteko konpromisoa berretsi du.