2018-09-28 17:30
Gure Esku Dago herri dinamikak erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena egingo du irailaren 29an Gernikan (17:30, Astra kanpoan). ELAk bat egiten du ekimenarekin, eta sindikatuko ordezkaritza zabala bertan izango da, Leire Txakartegi â€'Batzorde Eragileko kideaâ€' eta Arrate Elkoro â€'Gernika-Durango eskualdeko arduradunaâ€' buru.

Urriaren 1ean Katalunian izan zen erreferendum-aren urtemuga da. Hori dela-eta ELAk aukera hau baliatu nahi du beste behin Kataluniak eta Euskal Herriak euren etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko. Ekitaldia, gainera, berezia izango da, Gernika bezalako herri batean egingo baita, bakea, askatasuna eta soberania ordezkatzen dituen herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.