2020-09-17 09:18
Bakegileek bultzatuta, larunbatean, irailak 19, mobilizazio ugari egingo dira Ipar Euskal Herrian euskal presoen eskubideen alde. Ekitaldi nagusia Baionan izango da, 14:30ean, eta elkarretaratze jendetsua egingo dute polizia suprefeturaren ondoan. ELAk bat egin du Bakegileen ekimen berri honekin; izan ere, mobilizazio egun honekin, euskal gatazka politikoa konpontzeko prozesuaren fase berri hau blokeatuta dagoela salatu dute, Frantziako fiskaltza egungo espetxe politika aldatzeko oztopoak jartzen ari delako.

Bakegileen ustez, presoak Euskal Herriratzeko garaia da. "Gatazka ebazpen guztietan egon dira formulak presoak denbora luzez kartzelan egon ez daitezen, behin bakea lortuta", gogorarazi dute.

Larunbateko mobilizazioek aldarrikapen horri bultzada eman nahi diote.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.