2025-05-27 11:05
Hainbat hilabetetako gatazkaren ondoren, egoera desblokeatu da, eta hobekuntzak lortu dira langileentzat.

Berriz egoitzak adineko erabiltzaileak izan ditu, baina azken urteetan profila aldatzen joan da, eta orain gehienak dibertsitate funtzionala duten erabiltzaileak dira.

Horregatik guztiagatik, ELAk ohartarazi du lantokia “linbo” batean geratzen zela hitzarmenaren aplikazioari dagokionez, eta enpresak hirugarren adinekoen egoitzen baldintzak aplikatzeko konpromisoa hartzea bilatu zuen. Hasiera batean, enpresak uko egin zion, eta ELAk konfrontazioa aktibatu ondoren, honako hau jasotzen duen enpresa-ituna lortu du:

  • Zahar egoitzen hitzarmenarekiko lotura
  • 2027ra arteko KPIaren bermea
  • Antzinatasun-plusa handitzea
  • Inaplikazio klausula (akordioa aplikatzeko bermea)
  • Txanda-kontratua
  • Adingabeak zaintzeko lanaldi murrizketarako aukera haurrak 14 urte izan arte handitzea
  • Norberaren gauzetarako bi egun
  • Borondatezko eszedentzietan lanpostua urtebetez gordetzea
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.