2020-07-30 11:43
Izan ere, Alarma-egoera deklaratu zenetik gaur egunera arte, sektore soziosanitarioko langileek jasan dituzten lan-kargak esponentzialki ugaldu dira, eta horren ondorioz arrisku psikosozialak larriagotu dira. ELAk 11 salaketa erregistratu ditu Bizkaian eta 9 Gipuzkoan; hortaz, azaldutako gertakariak egiaztatu ondoren, probintziako ikuskaritzak egokitzat jotzen dituen jarduketak egin ditzan, erantzukizunak argitzeko, halakorik balego bai enpresaei eta baita ere Foru aldundiei hauek bait dira langileen osasuna eta seguratsuna bermatu behar dituztenak.

ELAk, bere Prebentzio ordezkarien bidez, kanpaina bati ekin dio zentro soziosanitarioetan arrisku psikosozialen balorazio diagnostiko espezifikoak sustatzeko, "Koronabirusa profesionalen artean izaten ari den eragin psikologikoa eta emozionala aztertzeko, eta erakundeek zein enpresek akats berberak berriro ez errepikatzeko".

Horregatik, uztailean zehar ELAk arrisku psikosozialak baloratzeko 60 eskaera aurkeztu ditu Hego Euskal Herriko arlo soziosanitarioko enpresetan, gehienak adinekoen egoitzetan.

Arrisku psikosozialen ebaluazioa egiteko eskaera hauek, ohiko gehiegizko lan kargei, pandemiaren ondorioz arlo soziosanitarioko profesionalek lanaldi amaigabeak pairatu behar izan dituzte, non kutsaturik edo prebentziozko isolamenduan egoteagatik lankide batzuk falta ziren, eta ez zituzten ordezkorik izendatzen krisiak behar zuen premiaz; gainera, egun askotan babes-neurri egokirik gabe lan egin behar izan dute, eta gero, etxeratzean, ez zekiten kutsaturik zihoazen ala ez, senideen eta adiskideen osasuna arriskuan jarriz. Horri gainkarga emozionala ere gehitu behar zaio, zaintzapean zituzten pertsonak arriskuko gizataldeak zirela baitzekiten, egunez egun egoitzetako kasu eta heriotza berrien albisteak entzunez". Horren haritik gogoratu behar dugu COVID-19agatik izandako heriotzen erdiak baino gehiago adinekoen egoitzetan gertatu direla.

ELAren ustez, ezin da ontzat eman, osasun-krisi batetik irteteko, langileen sufrimenduaren kontura izan behar izatea; horregatik "bizi izandakoa ahaztu beharrean, gauzak ondo aztertu, ondorioak atera eta bitartekoak jarri behar dira, enpresek eta erakundeek berriro ere langileen osasuna arriskuan jar ez dezaten. Pandemia berragertuko balitz, gure abiapuntua oso bestelakoa izan beharko litzateke".

Izan ere, Alarma-egoera deklaratu zenetik gaur egunera arte, sektore soziosanitarioko langileek jasan dituzten lan-kargak esponentzialki ugaldu dira, eta horren ondorioz arrisku psikosozialak larriagotu dira". Ildo horretan, ELAren asmoa legea betearaztea baino ez da, hau da, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea betearaztea, non jasotzen baita balorazioak eguneratzeko betebeharra "lan-baldintzak aldatzen diren bakoitzean, eta beti ere osasunari eragindako kalteen arabera".

Hala ere, eta bizi izandakoa gordina izan arren, ELAk deitoratu egin du "enpresa askorentzat langileen osasuna lehentasunezkoa ez izatea, eta dena negozioaren ikuspegitik neurtzea". Horregatik salatu ditugu Lan Ikuskaritzan arrisku psikosozialen balorazioak egin ez dituzten enpresak, dela sindikatuaren asmo horri uko egin diotelako, dela eskaerari erantzun ez diotelako.

Izan ere, atzodanik gaur arte ELAk 11 salaketa erregistratu ditu Bizkaian eta 9 Gipuzkoan; hortaz, azaldutako gertakariak egiaztatu ondoren, probintziako ikuskaritzak egokitzat jotzen dituen jarduketak egin ditzan, erantzukizunak argitzeko, halakorik balego bai enpresaei eta baita ere Foru aldundiei hauek bait dira langileen osasuna eta seguratsuna bermatu behar dituztenak.

Araban eta Nafarroan ere eskaerak egin dira, eta horietako gehienetan erantzunaren zain daude oraindik. Izan ere, ELAk aurreratu du abuztuan beste hainbeste salaketa izango direla arrazoi beragatik, eta bere lan sindikal eta juridikoarekin jarraituko duela sektore soziosanitarioko langileen osasuna eta segurtasuna bermatze aldera.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.