Joan den ekainaren 26an, SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek elkarretaratzeak deitu genituen Donostiako, Txagorritxuko eta Basurtuko ospitaleetan, baita Osakidetzako Lehen Arretako osasun-zentroetan ere, Eusko Jaurlaritzaren murrizketa-politikak eta euskal osasun publikoaren pixkanakako ahultze kezkagarria salatzeko. Mobilizazio horien jarraipen garrantzitsua, zalantzarik gabe, lantokietan bizi den egoera eskasaren eta osasunaren arloko politika publikoak errotik aldatzeko beharraren erakusgarri da.
Ildo horretan urrats zehatzak eta irmoak eskatzeko, eta Osasun Sailaren erantzunik jaso ez denez, elkarretaratze berriak deitu ditugu datorren ostegunean, uztailaren 9an, 18:00etan, Bilbon (Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Gran Via 85), Donostian (Boulebardeko kioskoan) eta Gasteizen (Olagibeleko Osasun Zentroaren aurrean). Osakidetzako langileei eta herritarrei parte hartzera gonbidatzen ditugu, ongizate kolektiboko tresna den osasun publikoaren defentsan. Tresna hori indartu eta garatu egin behar dugu guztion ongia bermatzeko. Zalantzarik gabe, koronabirusaren krisiak agerian utzi du zerbitzu publikoen garrantzia, eta, zehazki, osasun publikoarena.
Azken urteotan, osasuna negozio iturri bihurtu da batzuentzat. Hala, osasun publikoa ahuldu egin dela ikusi dugu, eta horren ondorioak agerikoak izan dira osasun-krisi honi aurre egiteko orduan. Langileen ahalegina eta inplikazioa izan da gure osasun-sistemaren gabeziak arintzea lortu duena, egunerokoan gertatzen den bezala. Langileek guztiz salbuespenezko baldintzetan egin dute lan: lan-karga onartezinak; babes-neurrien falta kezkagarria; eta langile urriek osatutako ekipoak, Osakidetzak ez baitie baliabide egokirik eta nahikorik eman krisiari aurre egiteko.
Horren ondorioz langileak akitu dira, fisikoki eta psikologikoki. Ikusi besterik ez dago profesional bat hil dela, eta 2.000 profesional baino gehiago kutsatuta daudela, babes-neurririk ez izateagatik. Positibo horiek EAEko positibo guztien %18 izan dira, eta ESI batzuetan plantilla osoaren %20 izatera iritsi dira.
Eusko Jaurlaritzaren murrizketa-politikek euskal osasun publikoaren pixkanakako ahultze kezkagarria eragin dute: aurrekontu-partidak EBko batez bestekotik behera; enpleguaren suntsiketa; egiturazko plantilla oso urria; kontratazioaren gehiegizko eta iruzurrezko erabilera; lan-eskubideen murrizketak; pribatizazioak; lan-karga onartezinak, etab.
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok berriro eskatzen diegu Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari, premiaz eta atzerapenik gabe, errotik alda ditzatela osasun-arloko politika publikoak, eta neurri hauek har ditzatela:
Egoera hori zuzentzeko neurriak hartzeko eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari. Bestela, protestak areagotuko ditugu, bat ere baztertu gabe.
Asko dugu jokoan! Orain inoiz baino gehiago, kalitatezko osasun publikoaren alde!