2025-06-11 12:33
ELAk x bildu du, Bizkaiko autoeskolen sektorean KPIren araberako soldata igoerak bermatzeko eta lanaldia murrizteko eskatzeko. Izan ere, sei negoziazio mahairen ondoren, APAVI patronalak proposamen eskasa aurkeztu du, sektoreko langileen erosahalmena bermatzen ez duena.

Patronalak kontziliazioaren eta berdintasunaren arloan indarrean dagoen legeriara egokitzea baino ez du proposatzen, benetako konpromisoetan aurrera egin gabe. Bere soldata proposamena ez dago KPIari lotuta, eta 2025erako % 2,5eko igoera aurreikusten du; horrek erosahalmena % 1,1 galtzea ekarriko luke 2024ko itxierako KPIarekiko. Horri gehitu behar zaio irakasleen lanaldia murrizteko inolako neurririk ez egotea, horixe baita sektorearen aldarrikapen nagusietako bat.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.