Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE), 1919an Lehenengo Mundu Gerraren ostean sortua, aurten bi dokumentutan kontzentratuko da: lanean indarkeria eta jazarpenaren inguruko Hitzarmena, bere adopziorako iaztik lantzen ari dena; eta lanaren etorkizunaren inguruko Deklarazioa, aldaketa klimatikoaren eta teknologia berrien erronkei lotua.
Beste aldetik, Nazioarteko Arauen Aplikazio Batzordeak, urtero bezala, aztertu eta eztabaidatu egingo ditu nazioarteko lan-arauak urratu dituzten herrialdeen 24 kasu. Aurtengo zerrenda laburrean Turkia eta Brasil daude, besteak beste.