Sindikatuek enpresari hezitzaile-haur ratioak murrizteko eta baliabideak handitzeko proposamena negoziatzeko eskatu dioten arren, neurri hauek ezinbestekoak direlako berme pedagogikoekin eta ikasgela seguruetara 2020-2021 ikasturtean itzultzeko, ez dute baiezko erantzunik jaso.
Argi dago, beraz, enpresak apustua egin duela gastua izozteko eta Hezkuntza Sailari eta Eusko Jaurlaritzari baliabide gehiago ez eskatzeko. Egoera honen aurrean, “enpresari eskatzen diogu irailean aurki ditzakegun egoera ezberdinetarako kontingentzia-planak sindikatuokin negoziatu ditzala, inprobisazio gehiago saihestuz, eta segurtasun neurriak indarrean jartzeko behar diren giza eta baliabide materialak jarrizâ€.