2020-04-17 12:47
Enpresa aurrean egindako agerraldian sindikatuek azaldu dutenez, dagoeneko 23 dira aurten Hego Euskal Herrian lan istripuz hil diren langileak, eta horiei Joaquin eta Alberto gehitu behar zaizkie, Zaldibarko zabortegian hondakin tonen azpian lurperatuta baitaude. ELAk gertatutakoa ikertzea eskatu du berriz ere, besteak beste, balizko erantzukizunak argitzeko. Gogorarazi duenez, segurtasun-neurririk eza, lan-baldintza txarrak edo lan-erritmo gogorrak arrisku-faktoreak dira, eta lan-istripu larri eta hilgarri bat izateko aukerak biderkatzen dituzte.

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru-k elkarretaratzea egin dute Talleres Berasategui enpresaren aurrean, Arrigorriagan (Bizkaia), apirilaren 16an langile bat hil zela salatzeko. Enpresak berriz ere jarduerari ekin zionean gertatu zen ezbeharra, langileak etxean egon baitziren ordura arte ordaindutako baimen berreskuragarriarekin.

ELAk berretsi du lan-segurtasunak politika instituzionalaren lehentasunetako bat izan behar duela eta enpresak laneko prebentzioaren eta osasunaren arloko araudia betetzera behartu behar direla.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.