2022-05-23 13:46
Siemens-Energyk iragarri du EEP bat (erosteko eskaintza publikoa) egingo duela Gamesaren %100arekin geratzeko. Honek beste urrats bat suposatzen du Gamesa marka deuseztatzeko prozesuan, ELA 2017tik ohartarazten ari den moduan. ELAk sindikatuen ordezkariei mugimendu horren berri eman ez izana kritikatu du, eta enplegua eta lan baldintzak defendatzeko baliabide guztiak aktibatuko dituela ohartarazi du.

Sindikatuaren iritziz, onartezina da langileek eta ordezkaritza sindikalak prentsaren bidez albiste horien berri izatea, eta Gamesako zuzendaritzari maila emateko eskatu dio.

ELA kezkatuta agertu da EEP honek enpleguan izan ditzakeen ondorioengatik. Izan ere, orain arte horrelako mugimenduak gertatu diren guztietan kaleratzeak izan dira edo lan baldintzak okertu egin dira.

Horregatik, ELAk bere baliabide guztiak aktibatuko ditu Gamesako lantegietan enpleguak eta lan baldintzak bermatzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.