2019-05-10 15:50
Erresidentzietako ELAko langileak 62. greba eguna bete berri dute. Tanda honetako, apirilak 26tik, maiatzaren 10era bitarteko azkena. Gure bukaerako ekitaldia Ordizin egin dute, Goierri guztian zehar informazioa banatzen egon ondoren.

Azken greba egunetan gipuzkoako herri nagusietan 280.000 eskuorrien banaketa masiboa egin dute. Ezinbestekoa baita gipuzkoako jendarteak jakin dezan gure gatazkaren nondik- norakoak.

ELAko langileok argi salatu nahi izan dute gaur arte ez dela borondate aldaketarik egon ez patronaletan ezta Diputazioan aldetik. Hau guretzako arduragabekeri oso larria da, jakinda sektore honek dituen gabeziak eragiten dituen ondorio larriak egoiliar, familiar eta langileentzat.

"Gaur bukatzen den grebaldi berri honetan, grebalariak indartsu eta gogoz gaude. Argi daukagu ez dugula atzera pausorik egingo eta hurrengo asteetako bilera eta batzarretan erabakiko dugu zeintzuk izango diren hurrengo greba eta mobilizazio deialdiak".

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.