2019-06-25 19:13
Auzitegi Gorenak ebatzi du bitartekotasun egoeran ezin dela udaltzain bezala lan efin eta bai udalei eta baita Eusko Jaurlaritzari ere ezijitzen dio berehala egonkortasun prozesuak martxan jarri ditzala.

Auzitegi Gorenak ebatzi du, karrerako funtzionari izanda bakarrik jardun daitekeela udaltzain bezala lanean, izan ere, horrela ez bailira autoritate bezala ikusiak izango.

Ebazpen honek EAEko Udaltzaingo guztiei zuzenean eragiten die, gaur egun ehunka udaltzain interino baitaude gure udaletan. Udaltzaingoko langileen %30 inguru.

ELAko zerbitzu juridikoek egin duten sententziaren analisian konfirmatzen da, bitarteko bezala ezin izango dela udaltzain gisa lana egin hemmendik aurrera. Baina gaur egungo bitarteko langileen lan egoera ez da aldatuko. Bai eragingo die bitarteko langile hauek egiten dituzten funtzioetan eta zerbitzuan ere bai.

ELAk behin eta berriz salatu du eta mobilizazio ugari egin ditu, gure agintariek udaltzaingoko lanpostuetan prekarietatea sustatzeko erabakien aurka. Honen adibide dira bitarteko langileen lan poltsaren aldeko apustua eta udalerri ezberdinen EPE bateratua, Eusko Jaurlaritzak diseinatu eta udal ugarik babestu dutena. Eredu honek, gure udalerrietan Udaltzaingoan bitartekotasuna %30etik gorakoa izatera eraman du.

Gainera, Legebiltzarrean aurki onartuko den Polizia Legeak, bitarteko funtzionariaren figura barnebiltzen du, beraz, lege honek hasieratik sententzia honen aurka egiten du eta gainera ez dio irtenbiderik ematen langileen behin behinekotasun eta ezegonkortasunari, berau luzatu besterik ez du egiten.

ELAk, udaletxeei eta Eusko Jaurlaritzari exijitzen die gaur egun lanean dauden bitarteko langile guztiak kontsolidatzeko, berehala egonkortasun prozesuak martxan jarriz.

Hau izango da ELAk, koordinazio batzordean mantendu eta dedendatuko duen jarrera. Ostiralean izango da batzorde hau.

ELAk udaletxe guztietan defendatuko du eta borroka egingo du udaltzaingoan enplegu egonkorraren alde. Gaur egungo langile guztiak egonkortu eta 0 bitartekotasun lortu arte.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.