ARGIA.eus

2019ko ekainaren 18a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-03-08 12:11
ELAren berdintasun arduradun Leire Txakartegik Martxoaren 8 honetarako deitutako greba feministaren inguruko balorazioa egin du Bilbon eguerdian egin den manifestazio jendetsuaren atarian. Txakartegi oso pozik agertu da, eta deialdi hau aurrera eramateko egindako lana goraipatu du.

?Aurreikusten zen bezala, egun historikoa izango da. Lan mundutik harantzago doan greba da, baina lan munduan ere jarraipen zabala izaten ari dena. Greba honen prestakuntzan ehunka bilkura eta asanblada egin ditugu, eta horrek bere emaitza eman du deialdi honen jarraipenean. Emakumeak era masibo batean greba egiten ari dira, batez ere sektore prekarizatu eta feminizatuetan. Gainera mobilizazioak oso jendetsua izatea aurreikusten dugu?.

Egun hau martxan dauden borroka eta greba feministak indartzeko aukera bikaina izango dela uste du Txarketegik: Gipuzkoako Erresidentziak, Gipuzkoako polizia-etxe eta epaitegien garbikuntza, Bizkaiko Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua...

Gainera, euren borondatearen kontra deialdi honekin bat egin izan ez duten emakumeak ere izan ditu gogoan berdintasun arduradunak. ?Jarraipena oso zabala izan arren, jakin badakigu egoera oso prekarioan dauden emakume askok ezin izango dutela greba egin. Horregatik, greba egin ahal dugunok emakume horien izenean ere ari garela sentitzen dugu?.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.