ARGIA.eus

2019ko apirilaren 22a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-10-15 13:14
ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru eta Etxaldek "Presoen arazoa konpontzea bizikidetza demokratikoa eta adiskidetzea sustatzeko" datorren larunbaterako, urriak 20rako deitutako manifestazioarekin bat egin dute. Donostian izango da larunbateko manifestazioa, 17:00etan hasita, Antiguako tuneletik. Sindikatuok jakinarazi dute aurrez —16:00etan— Miramar jauregian bizikidetzaren alde antolatutako ekitaldian izango direla.

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru eta Etxalde sindikatuek datorren larunbaterako Orain Presoak dinamikak antolatutako manifestaziora joateko dei egin dute, Bilbon emandako prentsaurreko batean. Agerraldi honetan Adolfo Muoz "Txiki" idazkari nagusia izan da.

Komunikatu bateratua:

Hemen gauden zortzi sindikatuok Foro Sozial iraunkorraren ekimenez elkartu gara eta preso dauden pertsonak txertatzeko auziari buruzko amankomuneko irakurketa egin nahi dugu.
Lehenago ETAren behin betiko eta erabateko armagabetzeari gure sostengua adierazteko elkartu ginen eta geroztik beste hiru aldiz modu ezberdinetan elkartu gara, gaixorik dauden presoen arazoa eta hurbiltzea zirela eta.
Beraz, ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru eta Etxalde sindikatuek euskal gizarteari, bere erakundeei eta eragile politiko eta sozial ezberdinei honakoa adierazi nahi diegu:
1. Egungo egoeran, preso dauden pertsonen arazoa konpontzea bizikidetza demokratikoa eta adiskidetzea sustatzeko beharrezko ekarpena litzatekela uste dugu.
2. Beraz, arazo honen konponbide orokorra lortzeko asmoz, honako urratsak beharrezkoak lirateke.
a) Gaitz larriak pairatzen dituzten presoen arazoa dela eta, iazko uztailaren 5ean egindako eskaerari berretsi egiten diogu: ?Sindikatuok agintariei estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko irizpide zorrotzenak aintzat har ditzaten eskatzen diegu, gaitz larriak edota sendaezinak pairatzen dituzten presoak hirugarren graduan sailkatzeko edo espetxetik ateratzeko, duintasun pertsonal eta gizatasun arrazoiak direla eta?.
b) Espainia eta Frantziako gobernuei preso guztiak EAE(Euskal Autonomia Erkidegoa) eta Nafarroako espetxeetara ekar ditzaten exijitzen diegu, espetxe zigorra presoaren sorlekutik urruti ez betetzeko eta senideekiko lotura errazteko.
c) Preso bakoitzaren baldintza eta egoera zehatzak benetan aztertuz, lehen gradutik bigarren gradurako bilakaera eskatzen dugu, espetxe legediak zehazten duen moduan.
3. Hemen elkartu garen sindikatuok urriaren 20an Donostiako Miramar jauregian arratsaldeko 16:00etan bizikidetzaren alde antolatuko den ekitaldian eta arratsaldeko 17:00etan burutuko den manifestazioan(biak ?Orain Presoak? giza ekimenak antolaturik) egongo garela jakinarazten dugu.
4. Gizarteari, eta bereziki langileei, bakoitzak bere eremutik, auzi honen behin betiko konponbidea lortzeko lana egin dezan deia luzatzen diegu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.