2020-05-04 09:23
Lan-erregulazioko txostena apirilaren 30ean aurkeztu zuten, baina ez dute enpresa batzordearekin adostu, eta langile guztiei eragingo die, otsaileko, martxoko eta apirileko nominak kobratu gabe egon eta gero.

Construcciones y Promociones Balzolako enpresa batzordeak salatu du lantaldea osatzen duten 179 langileen babesgabe daudela orain, enpresak koronabirusaren krisia aprobetxatuta aurkeztu duen ERTEa dela eta. Hutsune legala aprobetxatu izana eta empresa batzordearekin adostu ez izana leporatu diote zuzendaritzari.

Aurkeztutako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak langile guztiei eragingo die, eta, gainera, ez dute otsaileko, martxoko eta apirileko soldata kobratu. ELAk salatu duenez, kontsulta-aldian zehar zuzendaritzak ez du inolako bermerik aurkeztu atzeratutako soldatak ordaintzeko, ezta legean aurreikusitako kalte-ordainak ordaintzeko ere, "Fede txarrez eta langileekiko mespretxu osoz jokatuz. Soldatak Bermatzeko Funtsa eskatzera behartu dituzte langileak, soldata jasotzeko alternatiba bakar gisa".

Enpresa 1989an sortu zen, eta denbora tarte horretan erreferentziako eraikitzailea izan da Bizkaian - Obra publikoari oso lotua -, lan enblematikoak egin dituena, hala nola, Guggenheim museoa, Paraninfo EHU, Metro Bilbao, AHTaren zenbait zati eta Iberdrola Dorrean amaitutakoak, besteak beste.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.