2025-05-13 15:55
Estatuko hitzarmen aplikazioa defendatzen jarraitzen du EAEko patronalak, langileen kaltetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, epaiketa egin da ELAk eta LABek Confebasken aurkako demanda jarri dutelako. Izan ere, patronalak behin eta berriz uko egin dio EAEn kimikako hitzarmen propioa negoziatzeari. Ezezko hori are larriagoa da ekainaren 20an Kongresuan 2/2024 Lege Dekretua baliozkotu zenetik. Lege Dekretu horren bidez, hitzarmenak, autonomikoak zein probintziakoak, lehentasunez aplikatu behar dira, estatukoen aldean.

ELAk salatu du euskal patronalak lan baldintza prekarioen alde egin duela, EAEko errealitate sozialera egokitutako Lanbide arteko Gutxieneko Soldata negoziatzeari uko egiteak agerian utzi duen bezala. ELAk dio erabat salagarria izan dela gaur CCOO sindikatuak agertu duen jarrera, bat egin baitu epaiketan patronalaren argudioekin. “Sindikatu horrek Kimikako Estatuko hitzarmena Euskal Herrian lan egiten dutenei inposatzea du helburu”, kexu da ELA.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.