2023-03-23 16:29
Gaur, Bilboko LHKn, CCOOk eta UGTk eta patronalak Bizkaiko Etxez etxeko Laguntzako hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horrek 70 greba egun baino gehiago neutralizatu ditu, patronalaren jarrera babesten du eta are gehiag,o prekarizatzen ditu lan baldintzak, 'erantzukizunagatik' egiten dutela argudiatuta.

Sinatutako akordioak 2016tik 2022ra bitarteko KPI guztiak galtzea dakar, hau da, hilean 360 €, eta horri gehitu behar zaizkio 2013-2015 urteetako hitzrmenean galdu ziren hileko 44,81 euroak, hitzarmen horretan CCOOk ere soldatak izoztu baitzituen. Hori gutxi ez, eta akordio hau sinatzeak ez du bermatzen 2023-2027 urteetako KPIa berreskuratuko denik; izan ere, soldatak berrikusteko klausulak % 2,5era arteko berreskurapena bermatzen du, KPIen batura adostutakoa baino handiagoa bada. Erosteko ahalmenaren galera hori ez da inoiz berreskuratuko, beraz, eta hilean 404 €-tik gorako galera da.

Aurreakordio horrek ez ditu zuzentzen Etxez Etxeko Laguntzako egiturazko arazoak, eta urteetan eta 70 greba egunkin salatutakoa: hala nola, enpleguaren egonkortasuna (lanaldi osoko kontratuak eta mugagabeak behar dira), erosahalmenaren galera etengabea, hobekuntzak kontziliazioan (lizentziak, zerbitzuen multzokatzea), lan osasuna, eta zerbitzu orduak areagotzea, gutxienez lan egindako ordu 1 zenbatzea... Gai horiek guztiak 2028tik aurrera negoziatuko dira.

Ez da kasualitatea orain, sektorea feminizatu hau gehien mobilizatu denean eta langileak nazkatuta daudenean, beheranzko hitzarmen bat sinatzea. Hor sindikatu sinatzaileen, patronalaren eta Jaurlaritzaren arteko elkar esku hartzearen emaitza da.

Gainera, gogoan izan behar da Idoia Mendia bera gatazkan bitartekari izango zela adierazi zuela, eta bilera baterako deia egin zuen, Lan Sailako ailburuordea bertan zela. Bertan, bi aldeak akordio batera iristeko eskatu zuen, eta bertatik bertara ezagutu ditu COCO eta UGT sindikatuek langileen bizkar egindako negoziazioak. ELAk galdetu du ea hori den Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen bidea eta moduak herrialde honetako emakumeek pairatzen duten soldata arrakalarekin amaitzeko.

ELAk, gaurko negoziazio mahaian adierazi duen bezala, ez dio uko egiten mobilizazioari kolektiboaren erosteko ahalmena ez galtzeko eta helburu horrekin langileak antolatuta dauden udalerrietan lan baldintzak hobetzeko borrokara deituko du.

Bide horretan, datorren larunbatean, hilak 25, ELAk langileen batzarra egingo du hurrengo urratsak adosteko. Batzarra amaitutakoan, elkarretaratzea deituko du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, 11:30ean. Bertan, Bizkaiko etxez etxeko laguntzako langileen prekarietatea betikotzeko bakarrik balio duen aurreakordio hau sinatu izana salatuko dute langileak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.