2019-03-04 17:58
Estatuko Administrazioak eta CCOO, UGT, CSIF eta CIG sindikatuek Estatuko Administrazio Orokorreko pertsonal laboral osoarentzako IV Hitzarmen Bateratua sinatu dute. Hitzarmen horren helburua 40.000 bat langileko kidego horren kudeaketa azkartzea da, baina langile horien lan-baldintzak, funtsaren funtsean, hobekuntzarik gabe geratu dira.

CCOO, UGT, CSIF eta CIG sindikatuek Gobernuari sinatu dioten hitzarmenean ez da berreskuratuko eros-ahalmena, ez da murriztuko lanaldia, ez dira hobetuko lizentziak eta baimenak, sinaturik zegoen erretiro aurreratuaren aplikazioa atzeratuko da, ezarrita zeuden eskakizunetatik oso urrun eta eskas geratu da, eta aurreko hitzarmenaren aldean eskubide-galerak izango ditugu.

Estatuko Administrazioak eta CCOO, UGT, CSIF eta CIG sindikatuek Estatuko Administrazio Orokorreko pertsonal laboral osoarentzako IV Hitzarmen Bateratua sinatu dute. Hitzarmen horren helburua 40.000 bat langileko kidego horren kudeaketa azkartzea da, baina langile horien lan-baldintzak, funtsaren funtsean, hobekuntzarik gabe geratu dira.

1.- Asteko lanaldiak 37,5 ordukoa izaten jarraituko du. Oraingo abaguneak aukera ezin hobea ematen zuen lanaldia 35 ordura jaisteko, eta horrela iraganean suntsituriko lanpostu asko berreskuratzeko, enplegu publikoaren etengabeko galera geldituz.

2.- Ez dago benetako konpromisorik, zerbitzuen esternalizazio eta pribatizazio etengabeak bertan gelditzeko. Eta, horren ordez, administrazio publikoko enplegua suntsituz eta kalitatezko zerbitzu publikoak ahulduz jarraitu dute.

3.- Eros-ahalmena berreskuratzearena ez da aipatu. Proposatu diren soldata-igoerak lehen kolpean nabarmenak direla ematen du, baina azken urteotan egindako murrizketa latzak berreskuratzetik oso urruti geratu dira.

Horrez gain, milaka langileei oinarri-soldata igoko zaie, osagarria murriztearen kontura; hau da, soldata-igoera autofinantzatuko da, eta haien nominaren azken zenbatekoa antzerakoa izango da.

4.- Dagokion autonomia-administrazioko pertsonalaren soldatekin parekatzeko eskakizuna ez da aipatu, eta gure soldatak autonomia-administrazioko funtzionarioen soldatekin homologatzeko helbururik ere dagoen ez da inon jaso, diskriminazio argi hori iraunaraziz.

5.- Erretiro partziala aplikatzeko baimena ez da eman. Gizarte Segurantzaren arauetan jasota dago, eta falta zena (eta falta da) pertsonalari aplikatzea da. Gobernuari utzi diote eztabaida amaitutzat jotzen, batzorde bat sortzeko konpromisoarekin, batzorde horren helburua zalantzazkoa bada ere.

Beraz, ELAk ez du sinatuko IV Hitzarmen Bateratu hori, Gobernuari orain arteko murrizketa guztiak eta suntsitutako lanpostu guztiak beren horretan uzteko babesa ematen zaiolako, eta soldata-igoeren eta hobekuntzen finantzaketaren zati bat langileen beren lepo eta kontura direlako.

ELAtik langileen eskubideen alde ariko gara gerora ere, baina bidea ez da erraza izango, gaur sinatu den hitzarmena ez baita lagungarria izango. Horregatik NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN DESZENTRALIZAZIOA eskatzen jarraituko dugu, lan-baldintza duinak lortzeko bide bakarra delakoan.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.