2018-11-21 12:00
Langela eta Bulegoetako hitzarmenaren blokeoa salatu du ELAk; izan ere, 24.000 langileengan eragina duen lan hitzarmena sinatu gabe jarraitzen du. Patronalak, pasa den Irailean negoziaketa mailatik altxatu zen eta ez du negoziaketan jarraituko baldin eta langileok ez badugu onartzen lan baldintzen murrizketa bat. Guzti hori eskatzen dute enpresak etekin handiak dauzkaten momentu batean. Euskalduna Jauregi aurrean elkarretara dira ordezkariak LIBRECONen 8. Kongresua hasi aurretik, sektorearen enpresa asko egon baitira bertan.

Jarrera honekin, Cebek-ek, sektorearen regularizazioarekin bukatu nahi du, soldata-eskala bikoitzak sortuz, milaka familien soldata-izozketa bermatuz eta langileok sortzen dugun aberastasuna patronalaren aldera doala ziurtatuz. Sektore honetan lan hitzarmen estatalak areagotzen ari dira eta honek egunetik egunera lan baldintzen okertze bat suposatzen du. Estatalizazio honek suposatzen du, sinatzen diren hitzarmenak gero eta baldintza okerragoak dauzkatela eta hori da CEBEK gu sinatzea nahi duena, antzinakotasuna eta gutzienezko bermearik ez daukan akordio bat. Honek langile gehienentzakp soldata-izozketa bat suposatuko luke.

ELAk ez du lan baldintzak okerragotuko duen hitzarmenik sinatuko eta 6 urte pasa eta gero, uste dugu enpresetan borrokatzeko garaia heldu dela, eta geratzen zaigun bide bakarra Greba da. Hala ere, egoera honetara heldu baino lehen negoziazio aukera guztiak agortu nahi ditugu. Horregatik hurrengo asteartean Azaroak 27 Bulego eta Langeletako negoziaketa mahaia deitu dugu, galdu genuen hitzarmena berreskuratzeko aukeraren bat dagoen ikusteko.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.