ARGIA.eus

2020ko urtarrilaren 24a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-06-11 10:22
Maiatzean grebak hasi zituztenetik grebalariekin ez da harremanetan jarri ez Lanalden ezta Bilboko Udala ere. 010 arreta zerbitzua hobetu ahal izateko, euren lan baldintzak hobetzea besterik ez dute eskatzen langileek.

Lanalden enpresaren bidez Billboko Udalarentzat 010 arreta zerbitzuan lanean ari diren 12 lagunek maiatzean grebara joatea beste aukerarik ez zuten izan euren lan baldintzak hobetu ditzaten aldarrikatzeko. Zortzi greba egun bete dituztenean ere, azpikontratatutako enpresak (Lanalden S.A.) eta Bilboko Udalak ez dute erakutsi gatazka konpontzeko inongo borondaterik.

Greba abiatu baino lau egun arinago enpresak langileei luzatu zien proposamena urria zen: Estatu mailako Contact Center hitzarmena erreferentzia izatea planteatu zuen; orain arte oporrak hartzeko sistema bertan behera uztea; eta langile bat gehiago kontratatzeari uko egitea. Orduz gero, ez da inolako negoziaketarik egon. Lanaldenek ezagutzen ditu langileen eskaerak, baita Bilboko Udalak ere, nahiz eta azken honi idatziz jakinarazi behar izan zaizkion aldarrikapenak langileekin biltzeari muzin egin ostean.

Konponbide errezeko gatazka izan arren, Udalak eta Lanaldenek konponbidearen kontra eta gatazkaren alde egin eta Bilboko hiritarrei eskaini beharreko arreta zerbitzua etetea izatea hobesten dute. Hori gutxi balitz, greba egunetan grebalarien lana ordezkatu dute: deiak Bilboko Udalera desbideratuz eta zenbait zerbitzuren kudeaketa sistema moldatuz grebaren eragina murriztua izan dadin.

010 zerbitzuko langileek, emakumeak guztiak, Lanalden S.A.ri eta Bilboko Udalari dei egiten diete euren lana kontuan izan eta lan baldintzak hobetzeko negoziazioak ekitera.

?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>