2019-06-04 09:53
Bilboko udaleko 010 zerbitzuko langileak ekainaren 3, 4, 10, 11, 17 eta 18an greban egongo dira beraien lan-baldintzak eta zerbitzua hobetzearen alde. Udaleko zerbitzu hau Lanalden S.A. enpresaren bidez subkontratatua dute, zerbitzu publiko baten ardura hartzen duena izanik.

Langileek, oporraldian eta soldatetan hobekuntzak erreklamatzen dituzte eta zerbitzua hobetzeko langile bat gehiago kontratatzea.

Maiatzean izandako 4 greba egunetan ezta hurrengo egunetan, enpresa zein udalak ez du bilerarik deitzeko ahaleginik egin. Beraz, ikusirik enpresa ez udala ez daudela konfliktoari irtenbiderik bilatzeko prest, 010eko langileak Ekainean beste 6 egunetako greba konbokatu beharrean daude.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.