ARGIA.eus

2019ko uztailaren 20a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-02-20 12:06
Udalari gaur egun dagoen %50eko behin-behinekotasuna murrizteko eta ondorengo enplegu eskaintzan lanpostu guztiak egonkortzeko neurriak hartu ditzala exijitu diote. Euren egoera larria salatzeko protesta ekintza egin dute Udaletxearen aurrean.

Bilboko Udaleko Su Itzaltze eta Salbamendurako Zerbitzua 190 suhiltzailek osatzen dute, eta Bilboko hiritarrei zerbitzua eskaintzen die. Duela urte asko, iturri ezberdinetatik, udalari jakinarazi zaio langilegoa indartzearen beharraz; askotan eman zaio langilegoaren egoeraren berri. 2011 urtean txosten batek adierazten zion udalari langilegoa zahartzen ari zela eta neurriak hartu behar zirela.

Egoera hau zela eta, langilegoak behin eta berriz eskatu dio udalari EPEen inguruko planifikazio bat egin zezala hutsik dauden lanpostuak langile finkoz betetzeko, zerbitzuak dauzkan azpi-eskala eta kategoria guztietan. Baina, zoritxarrez, hau ez da horrela izan.

Gaur egun, eta langileek egindako abisuei kasu ez egitearen ondorioz, enpleguan daukagun prekarietate egoera izugarria da. Langilegoa bere osotasunean hartuta behin-behinekotasuna %50 ingurukoa da. Bilboko Udaleko Su Itzaltze eta Salbamendurako zerbitzuko bi langiletik bat behin-behinekotasun egoeran dago.

Egoera honek, gainera, okerrera egingo du, ofizial eta azpi-ofizial lanpostuetarako prozesuak deitzen ez badira, eta, batez ere, hutsik dauden eta datozen prozesuetan barneratu ahal daitezkeen Sarjentu, Kabu eta Suhiltzaile lanpostu guztiak betetzen ez badira.

ELAk berriz ere azpimarratzen du egoera honen irtenbidea, LANPOSTU GUZTIAK deitzea dela, mugarik gabe, gaur egun deituta dauden deialdi guztiak aprobetxatuta. Gainera, gaur egungo Lanpostuen erlazioan dauden ofizial eta azpi-ofizial plazak ekonomikoki betetzea ere ezinbestekoa da.

ELAk eta suhiltzaileek borrokan jarraituko dute, suhiltzaile zerbitzuko langile guztien egonkortasuna lortu arte. Horretarako, Udaleko arduradunei eta alkateari berari dei egiten diegu gurekin eseri daitezela, benetako egoera zein den azaldu eta enpleguaren prekarietatearekin bukatu eta hiritarrentzako oinarrizkoa den zerbitzu hau indartzeko behar diren neurriak adostu eta martxan jartzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.