2019-05-20 16:35
Beste bi lan-istripu hilgarri gertatu berri dira; Zestoan zuhaitz bat gainean erorita lehena, eta Zarautzen 30 metrora garabian lanean ari zela eroria bigarrena. Bi heriotza hauek aintzat hartuta, dagoeneko 18 dira 2019. urtea hasi zenetik Euskal Herrian lanean bizitza galdu duten pertsonak.

Hildakoaren senitarteko eta lagunei elkartasuna eta babesa adierazteaz gain, langileek jasan behar duten prekarietatea salatu nahi du ELAk. Izan ere, lan erritmo jasanezinak, jardunaldi amaigabeak eta sektoreko hitzarmen nahiz prebentzio arauei muzin egitea... ohiko egoera eta praktikak bilakatu dira.

Egoeraren larritasuna ikusirik, ELAk mezu bikoitza helarazi nahi du: alde batetik, prebentzio neurriak betetzen direla ziurtatzeko jarraipen zorrotza egitea exijitzen dio Eusko Jaurlaritzari; bestetik, langile askoren heriotza eragin duen prekarietateari aurre egiteko antolatzera deitzen ditu langileak.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.