2018-10-10 16:18
ELA eta LAB sindikatuok 24 orduko greba-deialdia egin dugu urriaren 10 eta 11rako, Bizkaiko DIA% supermerkatu guztietan. Langileek, %80tik gora emakumeek, denda guztietan dituzten lan-baldintza txarrak salatu nahi dituzte.

2017ko abendutik hona 5 greba-egun eginak dituzte, baina enpresak beldurraz baliatzen jarraitu du: kaleratzeak, erabateko malgutasuna lanaldietan, lan-karga gehiegizkoak, aparteko orduak aitortu gabe, eta eguneroko lana egiteko tresna desegokiak, osasuna arriskuan jartzen dutenak.

Enpresako Zuzendaritzak negoziatzeari uko egiten dio, eta egoera konpondu beharrean, gure lan-baldintzak are prekarioagoak egin gura ditu, DIA&GO supermerkatuak irekitzean egin duen bezala, non ordutegiak eskandaluzkoak diren, eta langileen lan-bizitza eta norberaren bizitza kontziliatzea are zailagoa den.

Gainera, enpresak supermerkatu berri horietan ezarri nahi dituen ordutegiek talka egiten dute aurrez aurre EAEko merkataritza-ordutegiekin. Azkenean baimendu eta ezarriko balira, auzoetako denda txikien amaiera izango litzateke.

Eskakizunak oso argiak dira: plantilla handitzea, eta Bizkaiko 35 DIA supermerkatuetan diharduten 300 emakumeentzat lan- eta osasun-baldintza hobeak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.