2020-10-02 12:46
Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako langabezia-datuen arabera, irailean 2.517 langabe gutxiago zeuden izena emanda Hego Euskal Herrian, langabezian dauden pertsonak 182.903 dira. Enplegu-politiketan norabidea aldatu behar da. Eusko Jaurlaritzak enplegua sortzeko aurkeztu duen Berpiztu programak ez dio irtenbiderik emango lan-merkatuan dagoen egiturazko arazoari. Kontua ez da enplegua sortzea bakarrik, baizik eta zein baldintzatan. Aurreko planek ez zuten prekarietatea murriztu, eta oraingoak aurreko urteetako ildoari jarraitzen dio.

Krisi ekonomikoak atsedena eman dio enpleguari Hego Euskal Herrian, abuztuko datuekin alderatuta langabezia-tasak behera egin du. Aurreko hilabeteetan ez bezala, abuztuko datuek erakusten dute langabeziaren jaitsierak Nafarroan eta EAEn izan duela eragina. EAEn 1.692 pertsona gutxiago daude langabezian; Nafarroan, aldiz, laugarren hilabetez jaitsi da langabezia, oraingoan 825 pertsonatan. Gainera, langabezia sektore guztietan jaitsi da, zerbitzuetan 2.161, industrian 822, nekazaritzan 300 eta eraikuntzan 200.

Urte arteko datuei dagokienez, 2019ko irailari dagokionez, datuak ez dira positiboak. Langabezia %27 hazi da Lan Ministerioak emandako datuen arabera. Orain dela urtebete baino 38.832 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian.

Bestalde, gazteen langabeziak 1.240 egin du gora (+%7). Kopuru horiek gazteak bizitzen ari diren egiturazko arazoa areagotzen dute. Prekarietatearen arazoari langabezia gehitu behar zaio orain,19.016 pertsonari eragiten diona. Horrek esan nahi du gazteen langabezia %61 igo dela otsailetik hona.

Enplegu-politiketan norabidea aldatu behar da. Eusko Jaurlaritzak enplegua sortzeko aurkeztu duen Berpiztu programak ez dio irtenbiderik emango lan-merkatuan dagoen egiturazko arazoari. Kontua ez da enplegua sortzea bakarrik, baizik eta zein baldintzatan. Aurreko planek ez zuten prekarietatea murriztu, eta oraingoak aurreko urteetako ildoari jarraitzen dio. Ezinbestekoa da, besteak beste, Urkulluren gobernuak aurkeztu duena baino lan eskaintza publiko handiagoa egitea. ELAk enplegu publikoa sortzea eta finkatzea exijitzen du, horrekin batera prekarietatearen aurkako borrokan jarraituko du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.