2019-11-14 13:14
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, USO eta CNTk deituta, greba egingo dute azaroaren 28 eta 29an eta abenduaren 4, 5, 12, 13, 18 eta 19an, Bizkaiko Metalarentzat Sektoreko Hitzarmen duina aldarrikatzeko. Sektorean metatzen ari den aberastasuna modu justuan banatzea exijitu dute FVEM patronalak Bilbon duen egoitzaren aurrean. “Sortzen ari den aberastasuna modu justuan banatuko dela bermatuko duen eta prekaritateari aurre egingo dion hitzarmena nahi dugu”, baieztatu du Mikel Etxebarria ELAko Industria eta Eraikuntzako ordezkariak. 18:30etan manifestazioa abiatuko da Euskadi Plazatik.

Maiatzetik dago Bizkaiko Metala mobilizazioetan murgilduta. Dagoeneko 10 greba egun egin dituzte langileek euren aldarrikapenen defentsan. Beste zortzi lanuzte irgarri dituzte: azaroaren 28 eta 29an eta abenduaren 4,5,12,13,18 eta 19an. Aldarrikepan zehatzak berretsi dituzte. 

Alde batetik, galdutako eros ahalmena berreskuratzeko adina igoera eskatzen dute soldatetan. Bigarrenik, subrogaziorako eskubidea aldarrikatzen dute, prekarietateari aurre egiteko ezinbestekoa elementua dela iritzita. Hirugarrenik, behin-behinekotasun tasa handiaren gaineko kontrola eta Aldi Baterako Laneko Enpresen (ABLE) gehiegizko erabilpena iraultzea nahi dute. “Aldi baterako kontratuarekin ezinezkoa da bizitza proiektua bat aurrera eramatea”.

Lan osasunean ere jarri dute fokua euren eskaeretan. Hain zuzen, azaroaren 11n proposamen ugari biltzen zituen dokumentua helarazi zioten patronalari, lan osasunaren gaineko kontrola zorrozteko asmoz. “Lanera goaz etxera bueltatuko ote garen zalantzarekin”, salatu dute.

Azkenik, berdintasunaren aldeko apustu garbia egin nahi dute sektorean, eta hala dago jasota euren aldarrikapen taulan. “Ezin dugu onartu Bizkaiko Metalean %15 bakarrik izatea emakumeak, eta gainera, soldata arrakala pairatu behar izatea”.

Jakinarazi bezala, 18:30etan manifestazioa egingo dute Bilboko Euskadi Plazatik abiatuta.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.