2024-04-19 10:38
Hego Euskal Herriko ehungintza eta oinetakoen sektoreko langileek Madrilen negoziatzen ari diren kate handien estatuko hitzarmenaren aurkako seigarren greba eguna egingo dute apirilaren 25ean. Langileek estatu mailako hitzarmen honetatik kanpo uztea aldarrikatzen dute, eta Hego Euskal Herriko hitzarmen probintzialak negoziatzea eta aplikatzea eskatzen dute.

Estatu mailako hitzarmena sektoreko kate handiek bultzatu dute: Inditex, H&M, Mango, Primark eta Kiabi, besteak beste. Enpresa nagusiek beste patronal bat sortu dute, ARTE, estatu mailako langileen lan baldintzak berdintzeko. Gauzak horrela, Hego Euskal Herrian arriskuan daude sindikatuen borrokari eta antolaketari esker lortutako lan baldintzak.
Apirilaren 25ean hainbat manifestazio egingo dira Donostian (11:30 Garberan), Bilbon (10:50 Primarkeko zabalgunean) eta Gasteizen (11:00 El Caminanten).

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.