2019-10-30 12:20
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten sindikatu -tartean ELA- eta eragile sozialak elkarretaratzea egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean. Ekintza honen bitartez, EAJ eta PSE talde politikoek egindako propoamenean jasotako murrizketak salatu da.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak enplegu duin baten alde, pentsioen defentsan eta eskubide sozialen alde abiatutako dinamika mobilizatzailearen barruan kokatzen da Legebiltzarraren aurrean antolatutako ekimen hau. Horren mugarrietako bat datorren urteko urtarrilaren bigarren hamabostaldian bultzatuko den greba orokorra da.

Eskubide Sozialen Kartak DSBEren (Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta) Erreforma kentzeko eskatu du; izan ere, laguntzak jaotzeko baldintzak gogortu eta eskubide

Era honetan, azaldu dute ez dela gizarte-prestazioen sisteman horrelako murrizketetara jotzen dugun lehen aldia: etxebizitza bakoitzeko DSBE kopurua 2 urtera murriztea; erroldatze-baldintza urtebetetik 3 urtera luzatzea; DSBEren zenbatekoa% 7 murriztea 2012tik; DSBEak azken 7 urteetan LGSrekin (Lanbidearteko Gutxiengo Soldata) duen lotura kentzea, aurrekontu-bidez.

“Ez zaie axola 70.348 biztanle kale gorrian bizitzea, nahiz eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jaso, edo-ta beste 60.617 pertsona laguntzarik gabe geratu”, gaineratu dute

Bestalde, sindikatu eta eragile sozialetako ordezkariek salatu dute kontrol neurrien gorakadak jende txiroaren gaineko etengabeko susmoa zabaltzen duela, gizarte prestazioak jasotzen dituzten familiak kriminalizatuz.

Irakurri Adierazpena

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.