2019-09-18 11:47
Langile bat hil zen atzo arratsaldean Amurrion. Bero handiko gune batean zegoen, eta momentu jakin batean ondoezik sentitu eta konortea galdu zuen. Eustek Gas enpresako langilea zen eta labeak garbitzen ari zen, azpikontratatuta. 59 urte zituen.

Tubacexen aurten hil den bigarren langilea da. Uztailean Laudioko lantegian hil zen beste bat, pisu handiko pieza bat gainera erorita. Langileen batzordea bilduta dago istripu hilgarr honen aurrean neurriak hartzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.