Lezon dagoen Interal enpresako zuzendaritzak Enplegu Erregulazio Espediente (EEE) bat iragarri du, plantilla osatzen duten 226 pertsonetatik 85 kaleratzea ekarriko lukeena. Erabaki horren aurrean, Langile Batzordeak (5 ELA, 5 UGT eta 3 CCOO) bi greba egun deitu ditu ekainaren 26rako eta uztailaren 2rako, eta ez du baztertzen uztailaren 8tik aurrera greba mugagabera joatea, egoera iraultzen ez bada.
Abisuak langileen artean sortu duen ezinegona salatu du Batzordeak; izan ere, 85 pertsona zehatzi eragingo lieke EEEk, eta, gainera, erabaki “oso traumatikoa” izango litzateke, plantillaren heren bat kaleratzea ekarriko lukeena. Batzordearen arabera, EEEa ez dago justifikatuta, azken urteetan enpresak etekin historikoak lortu baititu, baita dibidenduak banatu ere.
Gipuzkoako enpresak saldak, zopak, saltsak eta prestatutako beste elikagai batzuk ekoizten ditu, eta marka zurien hornitzailea da Mercadona, Aldi, Lidl... konpainientzat.