2025-07-24 11:44
Segurtasunaz hitz egin behar badugu, berba egin dezagun segurtasuna osatzen duten abizen guztiei buruz. Bestela, barkakako tranpak egingo ditugu, edo okerrago dena: eskuinaren jokoan arituko gara.
  • Segurtasuna hilabete amaierara iristea da
  • Segurtasuna hipoteka ez ordaintzeko beldurrik ez izatea da 
  • Segurtasuna etxegabetua ez izatea da
  • Segurtasuna diru-sarreren %40a alokairua ordaintzeko ez xahutzea da
  • Segurtasuna eskola-jazarpernik ez jasatea da
  • Segurtasuna nagusiaren jazarpenik ez jasatea da
  • Segurtasuna lankide batengandik erasorik ez jasotzea da
  • Segurtasuna batzar batean beldurrik gabe hitz egitea da 
  • Segurtasuna zure bikotekide ohiagatik eraila ez izatea da
  • Segurtasuna indarkeria bikariorik ez jasatea da 
  • Segurtasuna kalean jazartua ez izatea da
  • Segurtasuna bakarrik etxera iristea da
  • Segurtasuna “iritsi naiz” bidali behar ez izatea da
  • Segurtasuna nahi duzun bezala janztea da
  • Segurtasuna homofobia ez pairatzea da
  • Segurtasuna transfobia ez pairatzea da
  • Segurtasuna agertokira botilakadarik jaso gabe irtetea da
  • Segurtasuna beso bat lanean ez galtzea da
  • Segurtasuna lanean bizitza ez galtzea da
  • Segurtasuna jendaurrean zure bikotekidearekin eskutik emanda joatea da
  • Segurtasuna haurdun geratzeagatik kaleratu ez izatea da 
  • Segurtasuna oporrak errepresaliarik gabe disfrutatzea da 
  • Segurtasuna aparteko orduak ordaintzea da 
  • Segurtasuna aparteko orduak egiteko beharrik ez izatea da
  • Segurtasuna arrazakeriarik ez jasatea da 
  • Segurtasuna poliziak arraza-profilagatik ez gelditzea da
  • Segurtasuna lan-kontratu bat irakurtzea jakitea da
  • Segurtasuna zure gurpil-aulkiarekin sartzeko espazio egokituak izatea da
  • Segurtasuna zainketa-sare bat izatea da
  • Segurtasuna hizkuntza ofizialean artatua izatea da
  • Segurtasuna Osakidetzan artatua izateko 5 hilabete ez pasatzea da
  • Segurtasuna behin-behinekoa ez izatea da
  • Segurtasuna uda guztietan langabezian ez geratzea da
  • Segurtasuna uda guztietan zure alokairua ez amaitzea da
  • Segurtasuna administrazio-izapideak egiten jakitea da 
  • Segurtasuna egoera irregularrean ez egotea da
  • Segurtasuna gizarte-segurantzan alta emanda egotea da
  • Segurtasuna zure burua migratzera behartua ez ikustea da 
  • Segurtasuna unibertsitate publikoa ordaindu ahal izatea da
  • Segurtasuna zure 18. urtebetetze egunean kaleratua ez izatea da


Horrela jarrai nezake, gure bizitza egunero urratzen dituzten egoera guztiak kontatuz, gure existentzia hertsatu ez ezik oldartu ere egiten dituzten intersekzioak azaleratuz.

“Segurtasuna” hitzaren erabilera, delinkuentziarekin estuki lotua- eta soilik klasea burgesaren ikuspegitik ulertua – maltzurra da.

Zergatik ez diogu gaizkile deitzen gure lan-indarrarekin geratzen den patronalari?

Zergatik ez diegu gaizkile deitzen ingeniaritza fiskala egiten hamarkadak daramatzaten enpresariei?

Zergatik ez diogu gaizkile deitzen sistema publikoa pribatizatzea erabakitzen duen klase politikoari?

Zergatik ez diegu gaizkile deitzen pertsonen aurkako legeak sustatzen dituzten botere legegileko kideei?

Amaitzeko, Bertolt Brecht antzerkigile marxistaren bi esaldi berreskuratu nahiko nituzke. Alde batetik:

“Banketxe bat lapurtzea delitua da, baina delitu larriagoa da honakoa sortzea”.

Eta bestetik:

“ Faxismoaren aurka egotea, kapitalismoaren aurka egon gabe, basakeriatik sortutako basakeriaren aurka matxinatzea da; lurraren zati bat erreklamatzea eta hura sakrifikatzearen aurka egitea da. “

Honekin guztiarekin zera esan nahi dut: segurtasunaz hitz egin behar badugu, berba egin dezagun segurtasuna osatzen duten abizen guztiei buruz. Bestela, barkakako tranpak egingo ditugu, edo okerrago dena: eskuinaren jokoan arituko gara.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.