2023-03-21 16:37
Gaur, martxoak 21, Gipuzkoako Kale Garbikuntzaren hitzarmen kolektiboaren 5. bilera egin da. Beste bileretan bezala, patronalak ez du hitzarmena eta sektoreko lan-baldintzak berritzeko proposamenik aurkeztu.

ELAk lehen bileran adierazi zuen negoziatzeko eta akordioa lortzeko borondatea zuela, eta lehenengo egun horretan 25 puntu baino gehiago zituen plataforma bat eman zuen, besteak beste puntu hauekin:

  • KPI+1eko soldata-igoerak

  • Bi urteko indarraldia

  • Errelebo-kontratua langile guztien eskura

  • Geroan sartzea

  • Partzialtasuna murriztea

  • Kategoria eta funtzio berriak

  • San Martin de Porreseko aparteko ordainsariaren antzinatasuna

  • Ratioak eta lan-kargak aztertzeko batzorde bat sortzea


Proposamen horren aurrean, patronalak ez die inolako erantzunik eman aldarrikapenei, ezta alternatibarik proposatu ere. ELAren ustez, blokeo hori negoziazioa luzatzeko patronalak duen estrategia da.

Horregatik guztiagatik, ELAk azpimarratu du negoziatzeko prest dagoela, baina negoziatzeari uko egiten dion patronalaren aurrean ezin da baztertu baldintza duinak lortzeko borrokarako aukerarik.

Hurrengo asteetan, sindikatua harremanetan jarriko da plantillekin, mobilizazioak hasteko aukera baloratzeko. Era berean, kontraten ardura duten administrazioekin harremanetan ere jarriko da, mahaiko blokeo egoera azaltzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.