2018-10-25 16:38
ELAk gogoratu du sinatu dena legegintzaldirako akordioa dela, 2019ko aurrekontuetatik harago doana. Akordioak ez die 2019ko aurrekontuei aldaketarik eragingo. Azken urteetako ildoari jarraituko zaio. Espainiako Gobernuaren gastu-aurrekontuan ez da aldaketarik izango, akordioaren aurretik zein ondoren.

Pedro Sanchezen gobernuak eta Unidos-Podemosek “2019ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Akordioa” delakoa sinatu dute. Izena gorabehera, berez legegintzaldirako akordio bat dela esan daiteke; puntu nagusiak aurrekontuen eztabaidatik kanpo geratzen dira (bere legegintza-bideak dituzte, esaterako lan erreformak edota gutxieneko soldatak).Pentsioetan ere akordioa oso urria da. Egonkortasun Faktorea mantentzen da; ez zaio helduko gutxieneko pentsioen duintzeari, eta murrizketa handi batuk ez dira bertan behera geratuko (pentsio berriek jasango dutena, edota erretiro adina atzeratzea).

Irakurri Txostena

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.