2020-03-28 09:53
ELAk Estatuko Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioari, Enplegu eta Gizarte politiketako Sailari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiken Sailari eta hiru Foru-Aldundiei idatzi bat aurkeztu die. Idatzi honetan; premiazko protokolo aldaketarekin batera berehala sektore soziosanitarioko langileen osasuna bermatu dezatela eskatzen zaie. Eskaera betetzen ez bada, ELAk administrazioen aurkako legezko ekintza egokiak aztertuko ditu.

Koronabirusaren krisia hasi zenetik, sektore soziosanitarioa muturreko zaurgarritasun-eremua izanik, ELAk behin baino gehiagotan eskatu du osasun- eta segurtasun-neurriak hartzeko, egoiliarren arreta egokia bermatzeko, bai eta langileen osasuna eta segurtasuna zaintzeko ere.

Hala ere, erakunde eskudunen aurreikuspen ezak eta COVID- 19aren aurrean zentro soziosanitarioetan osasuna, segurtasuna eta birusaren ez hedatzea bermatzeko benetako beharretan pentsatu behar zuten protokoloak egin ordez, gaur egun dagoen material faltaren arabera eginiko protolokolek egoera oso kritiko batera eraman gaituzte. Eta egoera honek oso modu larrian eragiten du langileen osasunean eta zentro soziosanitarioetako milaka erabiltzaileengan.

Horregatik, eta egungo egoera larria ikusita, ELAk Estatuko Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioari, Enplegu eta Gizarte politiketako Sailari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiken Sailari eta hiru Foru-Aldundiei idatzi bat aurkeztu die. Idatzi honetan;  premiazko protokolo aldaketa eta honekin batera berehala sektore soziosanitarioko langileen osasuna bermatu dezatela eskatzen zaie.

ELAk uste du, langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko eta erabiltzaileen osasuna bermatzeko, beharrezkoa dela langile guztiei EPI osoak ematea. Hori da aurkeztu dugun idatzian erakundeei helarazi diegun eskaera.

Horrela ez bada eta langileen osasuna bermatzen ez bada, orain arte bezala, ELAko zerbitzu juridikoek Administrazioaren aurkako legezko ekintza egokiak aztertuko dituzte, Legeak haietako bakoitzarentzat ezartzen duen erantzukizunaren esparruan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.