2018-10-04 15:45
Petronorko Enpresa Batzordeak elkarretaratze bat egingo du txandakako langileen 12 eta 16 orduko lanaldiak gero eta ohikoagoak direla salatzeko. Izan ere, enpresaren 50. urtemuga ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu du zuzendaritzak urriaren 4rako. Petronorren ezarpenengatik eta Lan Ikuskaritzaren utzikeriagatik txandakako langileek nahitaez egin behar izan dituzten aparteko orduen kopurua 12.500ekoa izan da 8 hilabetetan. Ordu-kopuru hori egiteko, 74 langile beharko ziren findegian hilabete oso batean.

ELA-Petronor Atal Sindikalak erreklamatzen dio Zuzendaritzari gehiegizko praktika horretaz baliatzeari uzteko, eta antolakundean eskuragarri dauden baliabide guztiak beharrizanak betetzeari egokitzeko.

Bide batez eskatzen diogu Zuzendaritzari pertsonal gehiago kontratatzeko, plantillako langileen kontziliazioa erraztearren.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.