2020-07-22 12:01
Siemens Gamesak urteko akziodunen batzarra deitu du uztailaren 22rako Bilbon; hori dela-eta multinazional honek Agoitzen duen lantokiko langileek protesta ekintza egin dute. Izan ere, zuzendaritzak Agoitzeko lantokia ixteko asmoa adierazi du. ELAk bere elkartasuna adierazi nahi die langile guztiei, eta urtero diru asko irabazten duen enpresa baten inguruan mintzo garela gogorarazi nahi du.

Itxieraren aurkako protestak aste osoan zehar luzatuko dira. Uztailaren 23an langileek Agoitzetik Iruñerako martxa antolatu dute; gero agerraldia egingo dute Parlamentuan Manu Ayerdirekin, Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilaria. Arratsaldean, berriz, Irati Bizirik herri plataformak antolaturik asanblada egingo da Agoitzen bertan. Uztailaren 24an Langileen Batzordea enpresaren zuzendaritzarekin bilduko da. Uztailaren 25ean, berriz, langileek Irati Bizirik ekimenak antolatuko manifestazioan hartuko du parte.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.