2020-04-24 18:20
Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak partzialki onartu ditu ELAk eskatutako neurriak. Honela, Ambuibérica SAU enpresari exigitzen dio "izaera larriarekin , COVID-19ko pandemiak indarrean dirauen bitartean indarrean dauden protokoloetan aurrikusitako neurriak bete ditzan" .

ELAren ustez gaur egungo abagunean sortzen ari den egoerari erreparatuz, azpikontrata sistema ezbaian egon behar da. Eusko Jaurlaritzak gizartearen osasuna bermatu behar du. Enpresek, beraien langileekiko egiten dituzten ez-betetzeak ez du soilik langile horiengan eragina, eragin hau edatu egiten baita gizartean langile hauek jasaten dituzten segurtasun eta neurri faltak kutsatzea edatzea besterik ez baitu lortzen, anbulantzietan lan egiten duten langieak birusaren kutsatzaile nagusiak bihurtuz.

Eusko Jaurlaritzari arazoaren konponbiderako konpromisoak har ditzala exigitzen diogu, eta azpikontratatzen dituen enpresei exigi diezaiela beharrezko diren segurtasun neurriak hartzen dituztela. ELAn garbi dugu hau horrela suertatzen ez bada, EAEan azpikontratatuta dauden enpresa guztiak demandatuko ditugula.

Honez gain erreflexio bat exigitzen diogu azpikontratatzeko politika honen inguruan, eta bere esku har dezan zerbitzuaren kudeaketa bertan dagoen langile kolektiboa subrogatuz, gizartearentzat oinarrizko den zerbitzu hau ematen duten langileen enplegua bermatuz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.