2020-11-18 12:45
Altan Pharmaceuticals-eko Enpresa Batzordeak langileak kaleratzeko eta haien eskubideak murrizteko enpresaren plana errefusatu du. Enpresak Enpresa Batzordeari jakinarazi dio fabrikako kostuak aurreztu nahi dituela bere produktua merkeago ateratzeko. Plan hori garatzeko, enpresak pertsona kopuru mugagabe bat kaleratu nahi du; ez dute azaldu zenbat, eta uko egiten diote hitzarmenaren negoziazioei berriz ekiteari eta ultraktibitatea handitzeari, negoziatzen ez den bitartean.

Althan Pharmaceuticals enpresa farmazeutiko bat da. 150 langile ditu, gehienak emakumeak, eta Bernedon dago. Enpresa hori, lehen Biomendi izenez ezagutzen zena, bultzada publiko handiarekin hasi zen Arabako Mendialdeko eremuari lana ematen. Azken urtean errendimendu osoz lan egin den egoera baten ondoren, orain jabeek langileak kendu nahi dituzte, ahalik eta etekin gehien ateratzeko. Altan Pharma, Altan Pharmaceuticalsen %100eko jabea, Irlandan dago, bere malgutasun fiskalagatik ezaguna. 2017an bi milioi euro banatu ziren dibidenduetan Altan Pharmaceuticalsen.

Horren aurrean, langileek eta enpresa-batzordeak edozein neurri traumatiko gaitzesten dute, eta lanpostuei eta lan-baldintzei eusteko borrokatuko dute. ELA da sindikatu nagusia, Enpresa Batzordeko 9 ordezkarietatik 6rekin.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.