2020-12-16 17:00
Espainiako Auzitegi Gorenak "Bateragune auzia" delakoagatik zigortutakoak berriro epaitzeko hartutako erabakiak kezka handia eragin du, oinarrizko eskubide demokratikoen aurkako erasoa dela ulertzen den heinean.Horren larritasunak hausnarketa bateratua eta kolektiboa eragin du EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialen artean. Hori horrela izanik, behean sinatzen dugunok hartu dugun erabakiaren berri eman nahi dugu, erabaki judizial horri erantzun irmo eta zeharkakoa eman ahal izateko.Hori dela eta, Euskal Herriko eta Nafarroako herritarrei jakinarazten diegu elkarretaratzeak deituko ditugula larunbat honetarako, abenduaren 19rako, herri guztietan, eguerdiko 12:00etan, "Demokrazia" lelopean.

Era berean, dei egiten diegu herrialdeko herri, gizarte eta kultur eragile guztiei deialdi honekin bat egin dezaten eta, era berean, gonbidapen hau gizarte osoari zabal diezaioten.

Dei egiten dute: ELA- LAB- Steilas- ESK- Podemos Euskadi-  Ezker Anitza IU- EH Bildu- Izquierda Unida Navarra (NEB)- EH Bai- Gure Esku Dago- Emakumeon Mundu Martxa- Bilgune Feminista- Sare- Etxerat.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.