Guztira 45 dira Eulen enpresak kontratatuta Bilboko Euskalduna Jauregian diharduten langileak. Zuzenean kontratatutako langile horien lan bera egin arren euren lan-baldintzak askoz ere kaxkarragoak ziren; horregatik ez zuten grebara deitzea beste aukerarik izan.
Akordioaren puntu garrantzitsuenak:
Lau urtetako iraunaldia (2018-2021)
Lan Erreformaren aurkako klausulak: inaplikazioa eta ultraktibitate mugagabea.
Subrogazioa.
Soldatei dagokionez: kategoria baxuenak duintzen dira, eta gainontzeko kategoriatan igoera garrantzitsuak lortzen dira. Honek %20ko eta %45eko soldata igoera suposatzen du, kategoriaren arabera.
Aldizkako langile finkoen orduaren prezioak %27 eta %38,25eko igoera dauka, kategoriaren arabera.
80 orduko lanaldiaren murrizketa
Bost asteburutik biren librantza (lehen ez zuten bakar bat ere libratzen).
Behin-behineko langileak aldizkako langile finko bihurtzea bihurtzea (langileen %65).
Lan poltsa antzinatasunaren eta esperientziaren arabera deitzen dela bermatzeko.
Bajak %100ean (gaixotasun arrunta eta lan istripua).
Baimenetan hobekuntzak.
Plusetan hobekuntzak (Gabonak eta jai-egunak)
Antzinatasuna onartzen da (gehienek 15 urte daramatzate Eulen Euskaldunan) eta hirurtekoa %0,50 ordainduko da.
Peoi kategoria desagertzen da eta Peoi Espezialista bihurtzen da.
Â