2021-04-13 12:13
82 lankide kalean utzi duen Aernovako EREaren aurkako epaiketa hasi da gaur EAEko Justizia Auzitegi Nagusian. Hori dela eta, enpresako langile batzordeak elkarreratzea egin du gaur Bilboko epaitegien aurrean, protesta gisa.

Aernnovako zuzendaritzak prentsaren bidez jakinarazi zuen langileen %20 kaleratu nahi zuela. Iragarpen hori pandemiaren erdian egin zuen, egoeraren ageriko ondorio gisa, baina  enpresak dio egiturazko arazoaren ondorioz hartu zuela erabakia.  ELAk egoeraren ondoriozko arazoa dela garbi du, baina horixe errepikatu du zuen zuzendaritzak kontsulten hilabetean, kaleratze kolektiboaren aurrean sindikatuen proposamen eta alternatiba guztiak baztertuz. Kaleratzeak iragarri bezala egitea erabaki zuen zuzendaritzak, Lan Erreforma aprobetxatuz. 

Administrazioen babesa eskatu dute langileek, egoera saihesteko eta enpresarekin aukera berriak aztertzeko. Administrazio publikoek eta horiek gidatzen dituzten alderdiek, ordea, ez dute borondaterik erakutsi, Aernnovari laguntzetan eta diru-laguntzetan milioika euro eman ondoren. Horregatik, ELAk eta langile batzordeak epaitegietara eraman dute EREa.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.