2020-12-02 17:29
PCBko enpresa batzordeak abenduaren 3an eta 9an 4 orduko lanuzteak eta abenduaren 10etik 23ra lanaldi osoko grebak deitzea erabaki du. Izan ere, Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan 133 kaleratze egiteko asmoarekin jarraitzen du enpresak, eta, ondorioz, aurten 250 lanpostu galduko lirateke PCBn.

Enpresak argudiatzen duenaren kontra, ELAk argi dauka PCBk bizi duen egoera koiunturala dela eta ez duela egiturazko neurririk behar. Hala adierazi du ELAk gaurko bileran. Abenduaren 2an, PCBren EREaren kontsulta epeko 2. bilera egin da. PCB enpresa ITP Aero taldean dago.

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.