2020-07-28 12:37
ELAk azpimarratu du ezinbestekoa dela politikak aldatzea 2008ko krisiaren aurrekontu-murrizketen errezeta berberak ez errepikatzeko.

Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuek erakusten dutenez, langabezia 5.400 pertsonatan igo da Hego Euskal Herriko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, hau da, 120.800 langabe gehiago daude guztira. Igoera hori aurreko hiruhilekoan baino %4,7 handiagoa da, eta bigarren hiruhilekorik txarrena da 2012tik. Kontuan hartu behar da pertsona ez-aktiboen kopurua 39.000 pertsonatan igo dela azken hiruhilekoan, eta horrek esan nahi du lana galdu zuten pertsona guztiak ez direla langabetzat hartzen.

Okupazioari dagokionez, bigarren hiruhilekoan 43.200 enplegu suntsitu dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Kopuru hori azken hamarkadetako beherakadarik handiena da, eta 2008ko krisian ere ez zen hainbeste lanpostu suntsitu.

Urtetik urterako datuei erreparatuta, Hego Euskal Herrian langabezia 67.800 pertsonatan handitu da 2019ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta; horrek esan nahi du %6,5eko igoera izan dela, eta pertsona landunen kopurua, berriz, 67.800 pertsonatan murriztu da aurtengo apiriletik ekainera, 2019ko aldi berarekin alderatuta.

Egoera kezkagarria da. Gogora dezagun datu horietan ez direla sartzen aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteek (ERTE) eragindako pertsonak.

Egoera larri honetan, enplegua lan-baldintzen eta aberastasunaren bidezko banaketaren alde borrokatuz defendatzen dela gogoratu du ELAk. “Enpresen ta errenta handien pribilegioekin amaitu behar da. Politikak aldatzen ez badira, aurreko krisiaren murrizketa eta austerizidio formula berberak errepikatuko dira”, azpimarratu dute.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.